![]() Euskal Herriko Surf Federazioak hamabost txapelketaz osatutako2021.urteko txapelketa eta zirkuituen egutegia aurkezten du. Berriro ere berdintasunera eutsiz, Surf eta Body Boardeko Open Gizon eta Emakume mailak diru-sari berdinak izango dituzte . Surf mailan, hiru froga izango dira. Lehenengoa Sopelan, Euskal Herriko Txapelketa izango da. Jarraian Zarautzeko froga urrian eta bukatzeko Mundakako froga berezia. Body Board maila ere hiru frogaz osatuta dago, Zumaian hasita non Euskal Herriko Txapela jokatuko da bertan. Bigarrena, froga berezia izango da Ereagan, body board egiteko spot mitikoa, eta bukatzeko Mundakako froga. Aurten zirkuitu honek bi kategoria izango ditu, Gazte Surf Zirkuituak bi froga izango ditu. Lehenengoa Muskizeko La Arena hondartzan eta bigarrena Mendexako Karraspio hondartzan. Zirkuitu honetan Sub 14 eta Sub 18ko mailak burutuko dira. Euskal Herriko surflari gazteen txapelketa Getariako Gaztetape hondartzan jokatuko da Sub12, Sub 14, Sub16 eta Sub18 mailekin. Aurtengo SUP zirkuitua bi froga izango ditu, lehenengoa bizkaian Getxoko Abran, eta bigarrena Deban. Beteranoen txapelketa eta Surf Elkarteen topaketa,aurretik aurkeztutako Sopelako Euskal Herriko Txapelketarekin batera, Sopela Kosta fest Ekitaldiaren barruan jokatuko dira. Aurten, bi txapelketa on-line berritzaileak aurkezten dira: Euskal Olatua eta Neguko Erronka. Hauetan 17 urte baino gehiago dituzten Euskal Herriko surflari orók parte hartu dezakete. |
@euskalsurfudal lagunakSAREAntxapelketak· Euskalsurf Zirkuitua I
· Euskalsurf Txiki Txapelketa · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua I · Euskalsurf SUP Zirkuitua I · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua II · Euskalsurf SUP Zirkuitua II · Euskalsurf SUP Zirkuitua III · Euskalsurf Zirkuitua II GUZTIAK IKUSI FEDERAZIOAKBABESLEAK |