EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA
  • EHSF
  • FEDERAZIOA
  • FEDERA ZAITEZ
    • FEDERATU ONLINE
    • ISTRIPU KASUAN
  • TXAPELKETAK
  • FORMAKUNTZA
    • S.E.I - I.MAILA
  • DENDA
  • HARREMANA
  • EHSF
  • FEDERAZIOA
  • FEDERA ZAITEZ
    • FEDERATU ONLINE
    • ISTRIPU KASUAN
  • TXAPELKETAK
  • FORMAKUNTZA
    • S.E.I - I.MAILA
  • DENDA
  • HARREMANA
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen

Basque Team Fundazioak bere kirolari eta teknikariei eskainitako zerbitzuekin jarraitzen du konfinamenduan online saioen bidez

4/20/2020

Comentarios

 
Lan-prestakuntzari, errendimenduari eta berdintasunari buruzko topaketak egingo dira datozen egunetan
 
Getxo, 2020ko apirilaren 20an. COVID-19 koronabirusaren pandemiak sortutako egoera berrira egokituz, Basque Team Fundazioak hainbat alderdi landuko dituzten online topaketak eskainiko ditu datozen bi asteetan. Hala, Basque Team-ek bere bekadunei eta euskal federazioekin batera gauzatutako bikaintasun-proiektuak osatzen dituzten kirolari eta teknikariei zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du.
 
Lan-arloarekin lotutako prestakuntzak Ikaslan Bizkaia elkarteak emango ditu. Elkarte hori Basque Teamekin elkarlanean ari da iaztik, eta kualifikazio handiko irakasleak ditu, bai eta lan-merkatuaren beharretara egokitutako irakaskuntza modernoa eta kalitatezkoa ere. Eskolak emango dira lanbide-profila identifikatzeko eta curriculum vitaea egiteko, enplegu-bilaketan baliabideen kudeaketa hobetzeko, lan-elkarrizketa bati aurre egiteko modua hobetzeko edo norberaren konturako ekintzailetzari eta enpleguari buruzko ezagutzak handitzeko. Jarduera hauek 'Laneratzea' proiektuaren barruan kokatzen dira. Honen bitartez, Basque Team Fundazioak kirolariei lagundu nahi die goi-mailako kirola utzi ondoren, lan-merkatuan sartzeko.
 
Topaketa digitalen bigarren blokea errendimenduari buruzko saioek osatuko dute. Alde batetik, gorputz-mailako errendimenduarekin lotutako topaketak egingo dira, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko teknikariek eskainita, eta gai hauetan sakonduz: nekea entrenamenduan, pultsometroaren erabilera, indar-lana, erresistentzia-entrenamendua eta hilekoaren zikloak emakumeen kasuan errendimenduan duen eragina. Bestalde, Maria Elena Quevedo pedagogia doktoreak adimenarekin lotutako gaiak landuko ditu, mindfulness kontzeptuan sakonduz: errendimendu altuan duen eragina, onurak, lesioen prebentzioan duen eragina, emozio funtzionalen kudeaketa eta entrenatzaileei zuzendutako mindfulnessa.
 
Online topaketen blokea biribilduko da, kirolean berdintasunarekin lotutako alderdiak landuta. Saio hau 'Zure taldekoak gara' zerbitzuaren arduradunek eskainiko dute. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera Fisikoko Sailak eta Basque Team Fundazioak jarri zuten abian, kirolean gertatzen diren sexu-abusu eta jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean arreta emateko. Zerbitzua aurkezteaz gain, dinamika labur baten bidez, EAEn berdintasuna bultzatzeko eta indarkeria matxista desagerrarazteko moduari buruz hausnartzera gonbidatuko dituzte parte-hartzaileak.
Imagen
Comentarios

    @euskalsurf

    @euskalsurf
    Imagen

    udal lagunak

    Imagen
    Imagen
    Imagen

     SAREAn

    txapelketak

    · Euskalsurf Zirkuitua I
    · Euskalsurf Txiki Txapelketa
    · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua I
    · Euskalsurf SUP Zirkuitua I
    · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua II
    · Euskalsurf SUP Zirkuitua II
    · Euskalsurf SUP Zirkuitua III
    · Euskalsurf Zirkuitua II

         GUZTIAK IKUSI

    FEDERAZIOAK

    Imagen
    Imagen

    BABESLEAK


    Imagen

    Imagen
    Imagen

    Imagen

    Imagen
    Imagen
    Imagen
Imagen

EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA


Helbidea

Julian Gaiarre, 44-48004 BILBAO

Telefonoa

Tel.: 94 473 51 25 
10:00etatik - 14:00 etara 

Email

ehsf@euskalsurf.com