EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA
  • EHSF
  • FEDERAZIOA
  • FEDERA ZAITEZ
    • FEDERATU ONLINE
    • ISTRIPU KASUAN
  • TXAPELKETAK
  • FORMAKUNTZA
    • S.E.I - I.MAILA
    • S.E.I - II.MAILA
  • DENDA
  • HARREMANA
  • EHSF
  • FEDERAZIOA
  • FEDERA ZAITEZ
    • FEDERATU ONLINE
    • ISTRIPU KASUAN
  • TXAPELKETAK
  • FORMAKUNTZA
    • S.E.I - I.MAILA
    • S.E.I - II.MAILA
  • DENDA
  • HARREMANA
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen

dekretu berriaren aplikazioa surf eremuan

10/28/2020

Comentarios

 
Imagen
https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/
Jarduera fisikoaren eta kirolaren jarraibideakNORMALTASUN BERRIA: 2020KO URRIAK 26
  • Mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko.
JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA
  • Kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan, aldi berean.
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Ez da onartzen taldeen eta horien arduradunen arteko harremana, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
    • Maskararekin, jarduera fisikoko uneetan izan ezik, betiere pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa dela bermatzen bada.
  • Ehiza-jarduera mota guztiak eta Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza. Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza mota guztiak baimentzen dira, beti ere pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.
  • Kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona 1. Udalei dagokie espazioa antolatzea, baita garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.
 
KIROL-INSTALAZIOAK (Igerilekuak barne)
  • Bakarkako Kirola egin ahal izango da.
  • Gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahalko dira, atsedenaldietan eta joan-etorrietan maskara erabiliko. Maskara ez da beharrezkoa izango jarduera momentuetan, baldin eta 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia bermatzen bada, eta une oro instalazio bakoitzaren berezko protokoloetan ezarritakoa betetzen bada.
  • Aforoa baimendutakoaren gehieneko edukieraren %50 izango da
  • Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantenduz.
  • Taldeka ematen diren ekintzetan, taldeko, gehienez 6 lagun izango dira.
    • Gehieneko edukiera %50 izango da.
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA PROFESIONALAK ETA ERDI-PROFESIONALAK
  • Urriaren 26ko Dekretuan agertzen den "Profesionala" eta "erdiprofesionala" kontzeptuak, honako hauek dira
    • Lehiaketa Profesionala: Futbola: Liga Santander eta Liga Smartbank eta Saskibaloian: Liga Endesa (ACB), baita talde horiek parte hartzen duten nazioarteko lehiaketak ere.
    • Lehiaketa Semiprofesionala: Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak.maila absolutuan.
  • Entrenamenduak eta kirol-lehiaketak baimentzen dira. Hauek taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-mugarik gabe entrenatu ahal izango dute.
  • Basque Team-eko Kirolari eta teknikariek eta Goi-mailako izendatutakoek bai lehiatzeko eta baita entrenatzeko aukera izango dute, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.
  • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.
ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA FEDERATUAK
  • Aurreko puntuan jasota ez dagoen kirol federatuaren lehiaketa eteten da.
  • Kirol federatuen entrenamenduak baimentzen dira, beti ere 6 pertsonako taldeetan
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
    • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.
  • Kirol federatukoek mugatuta dute mugikortasuna, bere udalerrira eta alboko udalerrira.
  • Lizentzia federatuak indarrean egon beharko du eta 2020ko urriaren 26a baino lehenagokoa izan beharko du.
 
ESKOLA KIROLA
  • Taldekako zein bakarkako Eskola kiroleko entrenamenduak baimentzen dira.
  • Eskola-kiroleko lehiaketa bertan behera geratzen da (2007an eta ondoren jaiotakoetan). Eskola-kiroleko entrenamenduak baimenduta daude.
  • Taldeka ematen diren ekintza edo/eta entrenamenduetan gomendatzen da, taldeko, gehienez 6 lagunek parte hartzea.
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
  • Ikastetxeetan burutzen diren jarduera eta/edo entrenamenduak bertan ezarritako protokoloak bete beharko dituzte.
 
LEHIAKETAK. KIROL-EKITALDI ETA IKUSKIZUNAK
  • Arriskuak murrizteko plan (protokolo) bat izan beharko dute, eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ebaluatuko du plan hori.
  • Antolatzaileek plan (protokolo) hau diete erakunde eskudunei aurkeztu beharko diete lehiaketa garatzeko baimena eskatuz


PUBLIKOA BERTARATZEA
  • Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira.
  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).
  • Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.


Gehieneko edukiera espazio itxietan
  • Baimendutakoaren %50ko gehieneko edukiera eta gehienez ere 400 pertsonara arte.


Gehieneko edukiera aire zabaleko espazioetan
  • Baimendutakoaren % 50ko gehieneko edukiera eta gehienez ere 600 pertsonara arte.
  • Aire libreko kirol-lehiaketak egitean, esaterako, arraunketa, atletismoa, errepideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak:
    • Ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 600 pertsona baimenduko da.
    • Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da
    • Maskara nahitaez erabili beharko da.
Comentarios

    @euskalsurf

    @euskalsurf
    Imagen

    udal lagunak

    Imagen
    Imagen
    Imagen

     SAREAn

    txapelketak

    · Euskalsurf Zirkuitua I
    · Euskalsurf Txiki Txapelketa
    · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua I
    · Euskalsurf SUP Zirkuitua I
    · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua II
    · Euskalsurf SUP Zirkuitua II
    · Euskalsurf SUP Zirkuitua III
    · Euskalsurf Zirkuitua II

         GUZTIAK IKUSI

    FEDERAZIOAK

    Imagen
    Imagen

    BABESLEAK


    Imagen

    Imagen
    Imagen

    Imagen

    Imagen
    Imagen
    Imagen
Imagen

EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA


Helbidea

Julian Gaiarre, 44-48004 BILBAO

Telefonoa

Tel.: 94 473 51 25 
10:00etatik - 14:00 etara 

Email

ehsf@euskalsurf.com