[EUSK]
Federatu agurgarria, eta surfista guztiak orokorrean, Lehenik eta behin zuok guztiok, lagunak eta familiak osasuntxu egotea espero dugu. Elkar laguntzeko garaiak dira eta EHSFtik beti prest egongo gara gure esku dagokionari . Euskal Herriko Surf Federazioak, gai honetan eskumena duten agente mugitzaileekin kontaktuan egon da konfinamenduaren hasieratik, gure kirol federatuaren funtzionamendua eta praktikan dagokienezko gaiak landuz, informazio ofizial baten esperoan honen berri emateko. Azken aste hau gakoa izan da kirol federatuarentzat eta horregatik zuekin kontaktuan jartzen gara. Hauek dira konfinamenduaren arintasun beherakadan, gure kirolei dagokien jarraibideak: MAIATZAREN 2TIK AURRERA, Osasun Ministerioak apirilare 30ean ezarritako 380/2020 ordenari dagokionez: 14 URTEZ (barne) GORAKO SURFLARIEK HURRENGO BALDINTZETAN SURFEATU DITZAKETEKE.
MAIATZAREN 4TIK HASITA: gure federatuen entrenatzeko jarraibideak arautzen dituen Ministerioaren ordena argitaratzeko zain gaude. · EHSF OHAR GARRANTZITSUAK:
*** Gogoan izan Salbuespen Egorea batean gaudela. Kirolaz gozatu modu arduratsu, zentzudun eta osasuntsuan. · EHSF TXAPELKETAK: Covid19-aren krisiak sortutako salbuespeneko egoeraren ondorioz antolatutako 2020 txapelketen egutegia. Egutegi hau konfinamenduaren arintasun beherakadako faseen arabera publikatuko dugu. · EHSF FORMAZIOA: 1 eta 2 mailako Surf Entrenatzaile Ikastaroaren (S.E.I.) formazio kurtsoak osasun neurri baldintza seguruetan jarraituko dira ematen, 2020 urteko azken hiruilekoan. |
@euskalsurfudal lagunakSAREAntxapelketak· Euskalsurf Zirkuitua I
· Euskalsurf Txiki Txapelketa · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua I · Euskalsurf SUP Zirkuitua I · Euskalsurf GAZTE Zirkuitua II · Euskalsurf SUP Zirkuitua II · Euskalsurf SUP Zirkuitua III · Euskalsurf Zirkuitua II GUZTIAK IKUSI FEDERAZIOAKBABESLEAK |