Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (92. zk., 2020ko maiatzaren 16a, larunbata), maiatzaren 18atik aurrerako aldaketa hauek jakinarazten zaizkie kirolari federatuei : 2. Artikulua.– Lehendakariaren maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretuaren 3. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak aldatzen dira, eta honela idatzita geratzen dira: 1.– Jarduera fisikoa eta kirola egin ahal izango da bizilekua finkatuta dagoen udale- rriari dagokion lurralde historikoaren barruan, bai eta udalerri horren mugakide izanik beste lurralde historiko batean dauden udalerrietan ere, betiere osasun-agintariek ezarritako segur- tasun-, osasun- eta higiene-neurriak errespetatuz.» AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea. Dekretu hau 2020ko maiatzaren 18ko 00:00etan jarriko da indarrean. ![]()
|