EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA
  • EHSF
  • FEDERAZIOA
  • FEDERA ZAITEZ
    • FEDERATU ONLINE
    • ISTRIPU KASUAN
  • TXAPELKETAK
  • FORMAKUNTZA
    • S.E.I - I.MAILA
    • S.E.I - II.MAILA
  • DENDA
  • HARREMANA
  • EHSF
  • FEDERAZIOA
  • FEDERA ZAITEZ
    • FEDERATU ONLINE
    • ISTRIPU KASUAN
  • TXAPELKETAK
  • FORMAKUNTZA
    • S.E.I - I.MAILA
    • S.E.I - II.MAILA
  • DENDA
  • HARREMANA
Imagen
Póliza 2021
File Size: 3838 kb
File Type: pdf
Descargar archivo

KIROL ISTRUPU KASUETARAKO ASEGURUA

Poliza hauek, KIROL ISTRIPUen ondorioz suertaturiko lesioak estaltzen dituzte; alegia, traumatismo puntual batek, bortitza, kanpo eta bapateko baten ondorioz garatutako lesioak kirol praktika baten bitartez. Era berean, ez traumatikoak diren istripu lesioak ere estaltzen ditu, sistema osteo/artikularra/giharretakoa; hala nola bere diagnostikorako behar diren tresnak.

ESTALTZEN DITUEN ARRISKUAK

HERIOTZA, kirol istripu baten ondorioz:                                  12.000,00.- €
14 urtetik beherakoen kasuan, 3.005,06 €.izango dira, ehorzketa gastuetarako.
HERIOTZA, kirola praktikatzen ari den bitartean gertatzen denean, baina honen ondorio zuzenez ez denean:     1.803,04 €.
14 urtetik beherakoetan, 1.803,04 €. koa izango da, ehorzketa gastuetarako.
ERABATEKO ELBARRITASUN IRAUNKORRA, kirol istripu baten ondorioz:                 24.040,48.- €
ELBARRITASUN IRAUNKOR EZ-OSOA, kirol istripu baten ondorioz (baremoaren arabera).
OSASUN-LAGUNTZA: kirol istripuaren ondorioz,hurrengo baldintzekin:
                a)      Osasun-kirurgiko laguntza, baita erietxe gastuak ere, estatu mailan, 18 hilabetez eta kantitate EZ-MUGATU          batekin.
                b)      Farmazi-laguntza, erietxe erregimenean, 18 hilabetez eta kantitate EZ-MUGATUarekin.

Dena den, hurrengo mugak ezarriko dira:
                 a)      Material ortopedikoa, sendatzaile izaerarekoa, ez prebentiboa, polizak estalduriko istripu baten ondorioz: koste             totalaren %100.
                 b)      Gastu odonto-estomatologikoak, polizak estalduriko istripu baten ondorioz: 400.- €
                 d)      Espainia estatutik at jasotako osasun-laguntza: 6.000,00 €.

Lekuz aldatzeak edota gaixoaren erreskateak sortu ditzakeen garraio GASTUAK, polizarekin adostatutako erietxe gertueraino iristeko, estatu mailan eta LARRIALDI kasu gisa.

ERANTZUNKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Federazioaren erantzunkizun zibileko asegurua                     600.000 €
Teknikari/Epaileen Erantzunkizun Zibila                         150.000 €
Kirolarien Erantzunkizun Zibila:                             150.000 €

Frankizia 150€

ISTRIPU KASUAN


Polizan ziurtaturiko osasun-laguntza, Aseguru Etxeak adostatutako Medikuen Taulan zehazten da.
Osasun laguntza edo arreta jasotzeko, beharrezkoa da hurrengo dokumentazioa eramatea osasun zentrura:

1) Lizentzia federatiboa. 
2) Istripu-partea (Federazioren zigilua eta sinadurarekin).
Istripu -partea federakuntzan telefonoz (Tel: 94 473 51 25) beteko da, astelehenetik ostiralean goizeko 10.00etatik 14.00etara. 
Federakuntza itxita badago, partea ondorengo lan egunean beteko da. Eta LARRIALDI zerbitzuetara joan zinteztete. 

LARRIALDI Zerbitzuak: 

Osakidetza 944 100 000
​

Erreferentziazko Zerbitzuak:
BIZKAIA:H. Quiron Bizkaia 902 445 595
GIPUZKOA: Quiron Donostia: Tel.: 943 43 71 00 / Policlínica Gipuzkoa: Tel.: 943 00 28 00

Istripua jazotzen denetik, partea eramaten den arteko gehienezko epea, astebetekoa izango da. Beranduago eramanez gero, aseguru etxeak ez du parterik jasoko.

LARRIALDIA izango da, bapateko istripu bortitza gertatzen denean, zeinek berehalako osasun arreta eskatzen duenak, suertatutako lesioak direla eta, batez ere lehenengo orduetan.

LARRIALDI HANDIETAN, gaixoak osasun laguntza jaso dezake, Osasun Zentru gertuenean. Aseguru Etxearen ardurapean geratuko dira arreta honetatik sortzen diren fakturak. Gehienez 48 ordu izango ditu gaixoak, bere egoeraren berri emateko, dagokion ebaluaketa egin ahal izateko eta, bere egoerak ahalbidetuz gero, adostatutako osasun zentru batetara bidaltzeko. Berririk jasotzen ez bada ere, larrialdiak sortutako fakturetaz jabetuko da Aseguru Etxeak baina ulertutzat emango du gaixoak ez duela tratamendurik jaso nahi, beraz ez du faktura berri gehiagorik onartuko.


OSASUN LAGUNTZA GARANTIARAKO BAIMENA

Beharrezkoa izango da aseguru etxearen baimen zehatza hurrengo kasuetan:

• Ikerketa osagarria eskatzen duenean: Erresonantzia Magnetikoa, TAC, Ekografiak, 
• Artrografiak
• Artroskopietarako 
• Ebakuntzetarako 
• Erreabilitaziorako 
• Material biologiko edota sintesi birxurgatzailerako.

Kasu hauetan, sendagilea izango da, aseguruari baimen zehatza esakatzen diona, zehaztutako informe mediku baten bitartez. Honetan, diagnostikoa, lesioaren arrazoiak, tratamentua edo eskatutako proba, hala nola eskaeraren arrazoiak zehaztuko dira. Dokumentu hau aurkezten ez bada, ez da diagnostiko edota tratmendu berririk burutuko. . Sendagilari bidaliko dizkio aseguru etxeak, eskarien erantzunak.

Eskatzen den baimena jaso ondoren, jasotako tratamendua edo buruturiko probaren ondorioen berri emango zaio aseguruari; baita gaixoaren garapenari buruzko informeak ere, 20 egunero, edota kasu bakoitzean aseguruak ezartzen dituen epeen arabera.
Aseguruaren aldez aurretiko baimena barik, burututako edozein proba edota tratamendua, federatuaren ardurapean geratuko da.

ISTRIPUA ATZERRIAN IZANEZ GERO EMAN BEHARREKO PAUSUAK
FEDERATUAREN EGINBEHARRA

Atzerrira joan aurretik, federazioari jakinarazi behar zaio bidaiaren xehetasunak (federatuaren izen-abizenak eta bidaiaren norakoa eta datak) gutzienez 15 eguneko aurrerapenegaz.

Polizan ziurtatzen den osasun arreta, federatuak hautatzen duen osasun zentruan jasoko da, polizan ziurtatzen diren estalduren baitan.

Estaldurarako jarraitu beharreko pausuak hauek dira:

• Ahal bezain laster eman behar zaio federazioari istripuaren berri; istripuaren partea betetzeko
• Atzerrian zaudela, aukeratutako osasun zentrura joatea.
• Jasotzen diren tratamendu edota arreta guztien informeak eskatu eta dagokion faktura ordaindu eta eskuratu.
• Jasotako dokumentazio orginala, faktura eta istripuaren partea (lehenago bidali ez bada) eta ordaindu duenaren bankuko datuak ere, federaziora bidali beharko dira. 

ATZERRIAN GERTATZEN DIREN ISTRIPUETARAKO AURREIKUSITAKO GEHIENEZKO POLIZA, 6.000€TAN EZARRITA DAGO.

ERRESKATEAK

Istripua izan den lekutik lurralde nazional barruan dagoen kontzertatutako ospitale batean behin betiko ingresatu arteko traslado edo ebakuazio gastuak gehienez 18.000 eurora arte ordainduko dira. 

Istripua izan den lekutik atzerrian kirolarien  erreskate, bilaketa eta aberriratzea gastuak, aurretiko facturen zein beharrezko ordainagirien aurkeztu beharra. Gehienez 20.000 eurora arte ordainduko dira. 
Familiar baten bidaia gastuak, kirol istripuagatik heriotzaren kasuan Espiniako lurralde osoan aurretiko fakturen zein beharrezko ordainagirien aurkeztu beharra. Gehiegizko 300 euro arteko muga..
Familiar baten ostatu gastuak, kirol istripuagatik heriotzaren kasuan Espiniako lurralde osoan aurretiko fakturen zein beharrezko ordainagirien aurkeztu beharra. Gehiegizko 30euro/egunero 5 egun arteko muga..
Familiar baten bidaia gastuak, kirol istripuagatik heriotzaren kasuan atzerrian aurretiko fakturen zein beharrezko ordainagirien aurkeztu beharra. Gehiegizko 600 euro arteko muga..
Familiar baten ostatu  gastuak, kirol istripuagatik heriotzaren kasuan atzerrian aurretiko fakturen zein beharrezko ordainagirien aurkeztu beharra. Gehiegizko 30 euro/egunero 5 egun arteko muga..
Klausula horretan maila nazionaleko erreskateak sartzen dira. Klausulak tasari aplikatu ahal zaizkion karguak asumituko ditu federatuen kasuan, beti ere, gehieneko gastura iritsi arte. Kostu erreala diru-kopuru horren azpitik dago. 

Kontuan hartu hurrengo kasuetan konpania ez dela kargu egingo eta tasa aplikatuko dela: 

• Miaketa, erreskatea edo salbamendua debekatutako lekuetan egiten denean. 
• Biztanleriari fenomeno meteorologikoagatik alerta laranja edo gorria izango dela abisatu zaionean, eta eguraldi nahasiaren eraginez aktibitateak egiteak arriskua dakarrenean. 
• Pertsona batek zerbitzua eskatzen duenean objetiboki justifikatuak izan behar dute, eta ez arriskua dagoela simulatzen denean. 
• Aseguratua alkoholdun edari, droga toxiko edo estupefazienteen eraginpean dagoenean.
• Federatuak arduragabekeriaz jokatu duenean edo bere utzikeria larria izan denean. 

Hau da, Eusko Jaurlaritzak federatuari tasa kobratzen dion kasuan, MILLENIUM konpainia gastuaren kargu egingo da: kirol istripuak eragindako lesioak BEREBIZIKO URGENTZIA duenean eta federatuaren traslado edo erreskatea kirola praktikatzearen ondorioz gertatu denean.
Imagen

EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA


Helbidea

Julian Gaiarre, 44-48004 BILBAO

Telefonoa

Tel.: 94 473 51 25 
10:00etatik - 14:00 etara 

Email

ehsf@euskalsurf.com