Póliza 2021 |
JARDUTEKO PROTOKOLOA ISTRIPUETAN
AON - ALLIANZ
ASEGURUAREN HELBURUA
Estali egiten ditu asegurudunek kirola praktikatzean istripuz jasandako
gorputz-lesioak, ekainaren 4ko 849/1993 Errege Dekretuak xedatutako
baldintzetan.
Polizak estalitako Medikuntza Arreta erakundearekin hitzartutako
medikuntza-zentroetan edo medikuen eskutik emango dira.
Kasu guztietan, urrats hauek bete behar dira:
1. ISTRIPUA JAKINARAZTEA:
- Istripua AON Kirol Federazioen ezbehar-plataformari jakinarazi behar
zaio, 7 eguneko epean gehienez ere. Horretarako, federaziora deitu beharra
dago.
- Dagokion espedientea ireki, eta federatuari honako hauek eskatuko
zaizkio:
- Identifikazioa (federazioaren fitxa) eta estalduraren egiaztagiria.
- Istripua azaltzea.
- Federatuari istripu-partea bidaliko zaio, une horretan ez badauka.
Partea bete, eta helbide honetara bidaliko du, medikuntza-txostenekin eta
medikuntza-aginduekin (halakorik balego) batera:
siniestros.federaciones@aon.es
- Behin aseguru-etxeak espedientea aztertuta, federatuari erantzungo dio,
eta arreta jasotzeko baimena eman, estalduretan sartzen bada.
- Medikuntza Zentroak eskatu behar dizkio konpainiari tratamenduaren
geroko jarraipena edo azterketa osagarriak, eta eskaera egin duen
Medikuntza Zentroari bidaliko zaio baimena.
2. LARRIALDIAK
Larrialditzat hartzen da medikuntza-arreta berandutzeak lesioa okertu edo
muturreko mina sor dezakeenean edo istripua eduki eta berehalakoan artatu
behar denean, arreta hori Aseguruan sartzen bada eta Kirol Istripua
gertatu eta lehen 24 orduetan ematen bada, betiere.
Kasu horretan, federatuak OSAKIDETZAKO LARRIALDIETARA joango da; non
txosten medikua eskatuko du, aseguru etxeari berbidaltzeko.
3. LARRIALDI KLINIKO HANDIA
Larrialdi Kliniko Handien kasuan baino ezin daiteke osasun-zentrorik
hurbilenera joan. Lehenbiziko larrialdi-laguntza jaso ostean, lesionatua
hitzartutako medikuntza-zentro batera lekualdatu behar da.
MEDIKUNTZA ZENTRO EZ HITZARTU batean geratzen bada, konpainiak ez ditu
emandako arretaren kostuak bere gain hartuko.
Konpainiak ez ditu medikuntza-zentro ez hitzartuetan edo Gizarte
Segurantzan jasotako arretaren gastuak ordainduko, hil ala biziko
larrialdien kasuan izan ezik. Konpainiari fakturatzen bazaizkio, hark
asegurudunari egotzi ahal dizkio.
Federatuak AON ezbehar-plataformari haren egoeraren berri eman behar dio
lehen egun baliodunean, espedientea ireki dezan.
* Gogorarazten dizugu:
- KIROLEKO MEDIKUNTZA BAJA eduki bitartean kirol-jardueraren bat eginez
gero, ezbeharraren espedientea itxi eta tratamendua etengo da, eta ez dira
istripuaren alta jaso aurretik gerta daitezkeen ezbeharrak estaliko.
- Istripua 7 eguneko epean jakinarazi behar da gehienez ere, gertatzen den
egunetik.
- LARRIALDIETAKOA ez den edozein arreta, medikuntza-kontsulta, azterketa
edo errehabilitazio baimendu egin behar da aurrena. Bestela, federatuak
ordainduko ditu sortutako gastuak.
Gogorarazten dizuegu Federazioaren poliza 849/1993 Errege Dekretuaren
arabera arautzen dela, eta horrek kirol-istripuen ondoriozko lesioak barne
hartzen dituela, hau da, kirola praktikatzean jasandako kanpo-traumatismo
zehatzak, bortitzak eta bat-batekoak, lesio kronikoen eta/edo aurreko
lesioen ondorio ez direnean. Horrez gain, kanpo geratzen dira ere ohiko
kirol-jardunaren mikrotraumatismo errepikatuen ondorioz sortutako
gaixotasunak edo patologia kronikoak, hala nola tendinitis eta burtsitis
kronikoak, artrosia edo artritisa, disko-herniak, eta, oro har, edozein
endekapenezko patologia.
ISTRIPUA ATZERRIAN IZANEZ GERO EMAN BEHARREKO PAUSUAKFEDERATUAREN
EGINBEHARRA
Atzerrira joan aurretik, federazioari jakinarazi behar zaio bidaiaren
xehetasunak (federatuaren izen-abizenak eta bidaiaren norakoa eta datak)
gutzienez 15 eguneko aurrerapenegaz.
Polizan ziurtatzen den osasun arreta, federatuak hautatzen duen osasun
zentruan jasoko da, polizan ziurtatzen diren estalduren baitan.
Estaldurarako jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
* Ahal bezain laster eman behar zaio federazioari istripuaren berri;
istripuaren partea betetzeko.
* Atzerrian zaudela, aukeratutako osasun zentrura joatea.
* Jasotzen diren tratamendu edota arreta guztien informeak eskatu eta
dagokion faktura ordaindu eta eskuratu.
* Jasotako dokumentazio orginala, faktura eta istripuaren partea (lehenago
bidali ez bada) eta ordaindu duenaren bankuko datuak ere, federaziora
bidali beharko dira.
ATZERRIAN GERTATZEN DIREN ISTRIPUETARAKO AURREIKUSITAKO GEHIENEZKO POLIZA,
6.000€TAN EZARRITA DAGO.