Urtero bezala, EHSF SOPELA KOSTAFEST jaialdian izango da irailaren 23an eta 24an. Alde batetik, Olaian Euskal Herriko surf zirkuituaren bigarren txapelketa ospatuko da, Clínica Bavariak aurkeztuta. Txapelketa honetan ere txapela jantziko zaie Euskal Herriko surf txapeldunei.
Bestalde, Peñón hondartzan beste bi ekitaldi egingo dira: INTERCLUBES txapelketa 24an eta Euskal Herriko Master Surf txapelketa 24an. Orrialde honetako txapelketen atalean eman dezakete izena.
|