ZURE TALDEKOAK GARA
- Zer da? Kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua.
- Nori zuzenduta? Aipatutako problematika sufritzen ari diren biktimei, haien inguruneari eta federazioei, klubei eta elkarteei.
- Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskainiko ditu:
- Telefonoz (ahotsa eta Whatsapp): 688671000
- Posta elektronikoz: zuretaldekoakgara@euskadi.eus
berdintasuna
Euskal Herriko Surf Federazioan, emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna babesten dugu. Inprimaki hau sortu dugu edonor gurekin harremanetan jarri ahal izateko eta iradokizunak jasotzeko, egon daitezkeen gabeziak hobetzeko, kirol-jardueraren garapenean sortu den arazoren bat kontatzeko edo hobekuntza egokiren bat proposatzeko.
Gogoratu mezu hau konfidentzialtasun osoz gordeko dela. Federazioko lantalde txiki batek bakarrik izango du kasua ikertzeko aukera. Ez zaio inoiz publizitaterik emango. Hemen gaituzu!
Gogoratu mezu hau konfidentzialtasun osoz gordeko dela. Federazioko lantalde txiki batek bakarrik izango du kasua ikertzeko aukera. Ez zaio inoiz publizitaterik emango. Hemen gaituzu!