Urtea bat da Gipuzkoako Surf Federazioan zuzendaritza batzorde berri ezarri zenetik. Orain dela urtebete, kudeatzaile falta zela-eta GSF desagertzear egon zen; surflari komunitatearen motibazio krisia eta federatuen inplikazioa falta zen federazioaren testuingurua garai horretan. Hori dela eta, lehen epe honetan, zuzendaritza batzorde berriaren helburu nagusia surf komunitatearen erreaktibazioa izan da, eta horretarako lan talde berriari ezinbestekoa iruditu zaio proiektuan balio gehigarriak txertatzea eta GSF-ren izaera berritzea, federatuei seguruaz gain, zerbitzu gehiago eskainiz.
Bide horretan, Gipuzkoako Surf Federazioaren egitekoa da dauden kirol proiektuak zabaltzea, sustatzea eta agenda optimizatzea, baita GSFko surflari komunitatea indartzea ere. Horretarako estrategia berri bat finkatu du federazioko zuzendaritza berriak, surfa kirol modura zabaldu eta bizimodu modura finkatzeko. FEDERARTE ekimen berria da ildo horretan martxan jarri den proiektuetako bat, eta surfa plazaratzea du helburu. Proiektu berri horrek txapelketa nagusiak eta ekitaldi kulturalak izan ditu, eta izango ditu, etorkizunean eszenatoki.
Federarteren ibilbidea
FEDER-ARTE programan surfa eta surfaren kultura elkarbizi dira: aipatu beharra dago, formatu berri hau QS Pro Zarautz nazioarteko txapelketan jarri zela lehen aldiz martxan, eta izugarrizko arrakasta lortu zuela. Txapelketaren protagonista nagusiak surflariak izan ziren, bai lehiaketa arloan, baita kultur ekimenetan ere. Txapelketak emaitza historikoak lortu zituen, eta oihartzun mediatikoaren ondorioz Iberiar Penintsulako txapelketa arrakastatsuena modura kokatu da gaur egun.
FEDERARTEREN bigarren saioko protagonista WILLIAMN FINNEGAN 2016ko Pulitzer Saria izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren I. Kirola eta Kultura Zikloa inauguratuz zuen “Años Salvajes” liburuaren aurkezpenarekin. Finneganekin batera, GSFko federatua den Iñigo Urdinagak berak idatzitako liburua “Surflaria eta Paradisua” aurkezteko aukera aparta izan zuen.
Azken urtean FEDER-ARTE ekimenaren barruan antolatu diren saioak hasiera besterik ez dira izan, Federarte luzera begira jaio den proiektua da, eta hori dela-eta GSFk Federarteko logotipoa diseinatzeko txapelketa jarri du abian, federatu guztien bidai horretan parte hartzeko aukera izan dezaten. Era berean, Batzar Nagusiaren ondoren, proiektu osoaren gakoak eta 2018ko planifikazioa aurkeztuko ditu Gipuzkoako Surf Federazioko zuzendaritzak.