Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (87. zk., 2020ko maiatzaren 11, astelehena) eta Ertzaintzaren Burutzak Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatutako deskonfinamenduaren 1. faseari buruz egindako dokumentua argitaratu ondoren, gaurtik aurrerako (maiatzaren 11) aldaketa hauek jakinarazten zaizkie kirolari federatuei : · Kirolari federatuek entrenamenduak egin ahal izango dituzte bakarka, aire zabaleko guneetan, egunean bi aldiz, 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara (5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan, 6:00etatik 23:00etara), eta bizi diren udalerriaren eta udalerri mugakidearen mugen barruan. Dagokien federazioak emandako kirol-lizentziarekin egiaztatuko du haien izaera. · Kirolari profesionalak eta federatuak ibilgailu motordunetan edo garraio publikoan joan ahal izango dira kirola egitera, betiere ezarritako gehieneko lurralde-mugen arabera. · 14 urtetik beherakoek eta 70 urtetik gorakoek kirola egin ahal izango dute banaka eta aire zabalean (ez instalazioetan), egunean bi aldiz ezarritako ordutegi-tarteetan, udalerri berean eta entrenatzailerik gabe. Hau da, gainerako kirolari federatuen prerrogatiba berberak dituzte. · Ondoko udalerri batera kirola egitera joan behar izanez gero, bizi zaren udalerriko arauak eta ordutegiak nagusituko dira. Adibidez: Bermeoko bizilagunak (5.000 biztanle baino gehiago) Bakiora joaten badira (5.000 biztanle baino gutxiago), Bermeoko ordutegiak bete beharko dituzte, hau da, 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.
|